Zigor Garro ostegunean aterako da kartzelatik, baldintzapean aske
Mont de Marsan (Okzitania) espetxean aurkitzen da garro, eta bertatik eskumuturreko elektronikoarekin irtengo da; 2020 udaberrian amaituko du zigorra oreretarrak.
Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta. 24 orduko epea zeukan fiskalak Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak Zigor Garro baldintzapean aske uzteko eskaera onartu ostean helegitea jartzeko. Ez du helegiterik aurkeztu erabakiaren aurka, eta horrenbestez, ostegunean aterako da aske baldintzapean euskal presoa. Mont de Marsan (Okzitania) espetxean aurkitzen da garro, eta bertatik eskumuturreko elektronikoarekin irtengo da; 2020 udaberrian amaituko du zigorra oreretarrak. BERRIA-k sakon jorratu du albistea.
2006a atxilotu zuten Garro Quezac herrian (Lozere, Frantzia) Marina Bernado, eta Ekain Mendizabalekin batera. ETAko kide izatea egotzi zieten hirurei.
2017ko azaroan DPS zerrendatik atera zuen Frantziako Estatuak Garro eta beste zazpi euskal preso; bereziki zaindu beharreko presoei ezartzen dieten estatusa da DPS. Besteak beste, erredentzioak eta espetxe onurak eskuratzea zailago dute estatusa ezarria dutenek, eta eragina du presoen bizi baldintzetan. 2018ko otsailean berriz, Zokoara (Lapurdi) ekarri zuten Saint Maur (Euskal Herritik 680 kilometrora dago espetxe hori) urtarrilaren 29an zendu zen Paki Perez amari azken agurra ematera. Iazko otsailean lekualdatu zuten Mont de Marsan espetxera (Okzitania) eta joan den uztailean eta irailean lan kontuengatik espetxetik irteteko egun bateko eta hiru eguneko (hurrenez hurren) baimenak eman zizkioten.
Garro da Frantziak baldintzapekoa eman dion Hego Euskal Herriko lehenengo presoa.
