[Eguneraketa] Marina Bernado askatu dute

Ostiralean Rennes (Bretainia) espetxetik Soto del Real (Madril, Espainia) espetxera lekualdatu zuten. Datozen orduetan behin behinean aske utziko dute.

Marina Bernado atzo Soto del Real (Madril, Espainia) espetxetik irteterakoan.

Directa-k jakinarazi berri duenez aske irten da Soto del Real espetxetik Marina Bernado (Mallorca, Herrialde katalanak) euskal presoa. Ostiralean Rennes (Bretainia) espetxetik Soto del Real (Madril, Espainia) espetxera lekualdatu zuten. Behin behinean irten da aske eta fidantzarik gabe. Hori bai, Bernadok astean behin sinatu beharko du zabalik duen auziaren gainean epaitzen duten arte.

2006a atxilotu zuten Bernado Quezac herrian (Lozere, Frantzia) Zigor Garro, eta Ekain Mendizabalekin batera. ETAko kide izatea egotzi zieten hirurei.

Senide eta lagunak zain zituen espetxe kanpoan Bernadok.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.