Indarkeria matxistak mila aurpegi dituela salatu dute

Pasai Antxoko Gure Zumardian elkarretaratzea egin zuten atzo, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean.

Antxoko Gure Zumardian elkarretaratzea egin zuten atzo

Hamarka herritarrek egin zuten bat atzo arratsaldean Harremantxok deitutako kontzentrazioarekin, indarkeria matxistaren kontra egiteko. Ageriko biolentzia fisikoaz gain, indarkeria matxistak mila aurpegi dituela salatu zuten bertaratu zirenak.

Erailketak “Izebergaren punta” baino ez direla ohartarazi zuten, eta urpean dagoen izebergaren zatia suntsitzea beharrezkoa dela, indarkeriarekin amaitu ahal izateko. Ezkutuko parte hura suntsitzeko , egiturazko politika aldatzearen alde egin zuten, besteak beste, hezkuntzan eraginez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.