Donostiako Itsaso Elkarte Lirikoak emanaldia egingo du Madalenaren basilikan
Kontzertu zikloarekin jarraitzen du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak, eta larunbaterako emanaldia antolatu du Donostiako Itsaso Elkarte Lirikoarekin. Erlijio musikarekin batera, zarzuela eta opera ere lantzen ditu talde Donostiarrak.
Juanlu Diaz Enparanzak zuzenduta, 20:09etan hasiko da kontzertua. Sarrera, doan.