
Kukai Dantza Taldeak Hondarribia aukeratu du konpainiaren azken ikuskizuna aurrenekoz taularatzeko.

Hamar postako zirkuitua da, eta 45 segundoko lana eta 15 segundoko errekuperazioa proposatzen du ariketen artean. lehiaketa 11:00etan hasiko da eta banaka zein binaka lehiatu ahal izango da.

Udalak aho batez egin du bat mozioarekin, eta tokiko merkataritza txikia sustatzearen alde egin du.

Merkataritza txikiari bultzada emateko festan parte hartzera deitu du Oiartzungo Udalak, ostiral arratsaldean, eta herrian erosteko.

Tomas Garbizu lezoarrak egindakoa, biolin eta orkestrarako euskal sortzaile batek egindako lehen lana da. Ikerleta lan sakona egin dute.

Apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo dute Itzuliaren 60. ekinaldia, eta laugarren etapak, Nafarroatik datorrenak, izango du helmuga Errenteria-Oreretan apirilaren 9an, eta hurrengo egunean, bosgarren etapa ere udalerritik abiatuko dute txirrindulariek Bizkairantz.

Salva enpresako langileek gaur egin dute lehen lanuztea, eta bigarrena abenduaren 11rako iragarri dute. Zuzendaritzaren hainbat erabakirekin ez daude ados.

Podemos eta udal gobernuak aurrekontuen inguruko akordioa adostu zuten. EH Bilduk akordiorik lortu ez badu ere, alde guztien arteko borondate ona eskertu zuen.

IKUSKAko euskarazko film onenaren saria irabazi du zinemagile bizkaitarren 'Hotzean garbitu' film laburrak, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek hala erabakita.

Gaur egingo dute saioa, eta Reber Doskynen Radio Kobane dokumentala emango dute. Emanaldia, Kurdistanen izandako brigadista batzuk osatuko dute, bertan izandako esperientziak kontatuko baitituzte.

KZguneak ikastaroa antolatu du ostegun eta ostiral goizerako. Kasu horretan, Google Photos erabiltzen irakatsiko dute.

Abenduko lau igandetan egingo dituzte ikastaro horietako saioak. Gazteentzako ikastaro praktikoa izango da antolatu dutena.

Tomas Garbizu musika eskolan bertan izango da audizioa, 19:00etan hasita. Arrasateko lehiaketarako prestatzen ari dira akordeoi jotzaileak.

KZguneak ikastaroa antolatu du, Twitter sare soziala smartphonean nola erabiltzen den ikasteko. Bi egun izango dira.

Arraztalo eta Aldura elkarteek Oarsoaldeko gaixotasun psikikoak dituztenen diagnostikoen emaitzak aurkezten ari dira herriz herri.

2019an jaio diren edo jaioko diren haurren gurasoak elkartuko dira bihar arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan.

Lehen fasearen azken aurreko jardunaldiko partidak jokatu dituzte astelehen eta astearte artean. Bederatzi izan dira guztira.

Euskarazko Produktuen Katalogoa argitara eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. LH1 eta DBH1 tarteko haur eta gazteei ikastetxeetan emango diete.

La Pulga eta Lagunak koadro flamenko taldea da. Txerrimuñoko emanaldia hilaren 30ean da (larunbatean) 20:00etan hasita. Sarrera: 8 euro.