Euskarazko produktuen katalogoa, kalean
Euskarazko Produktuen Katalogoa argitara eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. LH1 eta DBH1 tarteko haur eta gazteei ikastetxeetan emango diete.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian.
Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurki daitezke bertan. Izan ere, gero eta gehiago dira aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dituztenak, eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen dituztenak.
Beraz, gurasoen laguntzarekin, haurrek eta gazteek euren gustuko euskarazko produktuak bilatu eta aukeratzeko baliabidea izango dute. Hala, LH1 eta DBH1 arteko ikasleei, ikastetxeetan emango diete katalogoaren euskarri fisikoa, aldizkari modukoa. Interneten ere ikus daiteke katalogo osoa.