'Gauekoak' Kukairen azken lana igandean estreinatuko dute Itsas Etxean
Kukai Dantza Taldeak Hondarribia aukeratu du konpainiaren azken ikuskizuna aurrenekoz taularatzeko.
Gauekoak ikuskizuna estreinatuko du Kukai Dantza Taldeak igandean, Hondarribiko Itsas Etxean. Jon Mayaren pentsamendutik sortutako proiektua da eta Maya bera izango du dantzari; Xabi Bandini eta Aritz Miner zuzeneko musikaz arduratuko dira, eta Mireia Gabilondo bere aldetik, zuzendaritzaz.
Azaldutakoaren arabera, Gauekoak Mayaren «gogoeta pertsonal eta intimo batetik» sortutako proiektu «berezia» da. Dantzatik, musikatik, kantutik, marrazkietatik, literaturatik… datorren sorkuntza lana da, «gauak dakarren zurrunbilo misteriotsua».
Abenduaren 1ean igandearekin, aurkeztuko du lehen aldiz konpainiak Gauekoak sormen lana. Itsas Etxeko oholtzan taularatuko dute ikuskizuna, 19:30etik hasita. Sarrerak ohiko lekuetan daude salgai, 15 euroan helduentzat, eta 8 euroan 18 urtetik azpikoentzat.