I Cross Training Challenge proba antolatu dute lehenengoz
Hamar postako zirkuitua da, eta 45 segundoko lana eta 15 segundoko errekuperazioa proposatzen du ariketen artean. lehiaketa 11:00etan hasiko da eta banaka zein binaka lehiatu ahal izango da.
Lehenengo Cross Training Challenge proba antolatu dute Galtzarabordako kiroldegian abenduaren 7rako. Beren mugak ezagutu nahi dituzten kirolari guztiei begirakoa izango da proba hori. Hamar postako zirkuitua da, eta 45 segundoko lana eta 15 segundoko errekuperazioa proposatzen du ariketen artean. lehiaketa 11:00etan hasiko da eta banaka zein binaka lehiatu ahal izango da.
Plazak mugatuak dira eta informazio gehiago behar dutenek, Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako harreretara eta fitness aretoetara jo dezake.
Proba prestatu eta zirkuitua, ariketak eta lehiaketan erabiliko diren materialak ezagutzeko aukera izango da gainera proba saioak antolatu baitituzte. Lehenengoa asteartean egin zuten. eta bigarrena bihar (osteguna) egingo dute 10:00etan. Azkena Euskararen Egunarekin egingo dute, abenduaren 3an, 20:00etan.