La Pulga eta Lagunak, Txerrimuñon
La Pulga eta Lagunak koadro flamenko taldea da. Txerrimuñoko emanaldia hilaren 30ean da (larunbatean) 20:00etan hasita. Sarrera: 8 euro.
Askoa Etxebarrieta dantzaria. Hilaren 30ean, larunbatean, koadro flamenko batek Txerrimuño baserria hartuko du. La Pulga eta Lagunak taldeak euskal flamenko emanaldia egingo du, 20:00etan hasita. Sarrerek 8 euroko prezioa dute.
Gasteizko taldea da La Pulga eta Lagunak. Askoa Etxebarrieta da dantzaria, eta alboan, Aitor Escobar (gitarra), Tomas de Los Cariños (ahotsa) eta Alberto Maldonado (perkusioa) izango ditu.
Euskal Herritik eta kanpoan hainbat ikuskizun emandakoak dira. Tartean, Berriketan eta Ufadak izeneko ikuskizunak egin dituzte.
Behekoa, Berriketan ikuskizunaren bideo bat da.
