Lanuzteekin hasi dira Salva enpresan
Salva enpresako langileek gaur egin dute lehen lanuztea, eta bigarrena abenduaren 11rako iragarri dute. Zuzendaritzaren hainbat erabakirekin ez daude ados.
Salvako langileak, gaur. Lezoko Gaintxurizketako eremuan kokatuta dagoen Salva enpresako langileak lanuzteak egiten hasi dira. Euren protesten arrazoiak dira, enpresa batzordeak jakinarazi duenez, bertan egiten ziren hainbat lan kanpoko beste enpresetara ateratzen ari dela zuzendaritza, “horrek suposatzen duen prekarizazioarekin”, eta aldi berean, 2020ko lan egutegia “inposatu” nahi duela zuzendaritzak.
Gaur, asteazkena, egin dute lehen lanuzte eta mobilizazioa langileek. Hurrengoa abenduaren 11rako iragarri dute.
