Marta Teijeira eta Maddi Barrenetxeak irabazi dute Mintzagun saria
IKUSKAko euskarazko film onenaren saria irabazi du zinemagile bizkaitarren 'Hotzean garbitu' film laburrak, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek hala erabakita.
Herenegun bukatu zen IKUSKA Nazioarteko Film Laburren Erakusketaren XXI. edizioa, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako sari banaketarekin eta euskarak tarte propioa izan zuen. Marta Teijeira eta Maddi Barrenetxea bizkaitarren irabazi dute euskarazko film labur onenari ematen zaion Mintzagun saria.
Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek osatutako epaimahaiak aukeratzen du 2013tik Mintzagun saria. Helburua, euskaraz mintzatzeko espazioak zabaltzea da.