Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Pasaiako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu inbertsioetara 2020ean

Podemos eta udal gobernuak aurrekontuen inguruko akordioa adostu zuten. EH Bilduk akordiorik lortu ez badu ere, alde guztien arteko borondate ona eskertu zuen.

2020. urtean Pasaiako Udalak 850.00 euro izango ditu hainbat arloetan inbertitzeko.
Pasaia
2019/11/27

Atzo iluntzean egin zen Pasaiako udalbatzaren ohiko udalbatzarra Arizabalo Jauregian. Aurrekontuak eta hauei lotutako emendakinak nabarmendu ziren saioaren lehen erdian. Podemos Pasaia Equo Berdeak-ek eta EH Bilduk emendakinak iragarri zituzten, baina azken orduko aldaketak izan ziren. Lehen aldiz legealdi berrian, udal gobernuak eta EH Bildu, oposizioko talde nagusiak, elkar ulertze eta lankidetzarako borondatea erakutsi zuten. Podemosek, ordea, Donibaneko saneamendu obretan 50.000 euro gehiago inbertitzeko akordioa itxi zuen udal gobernuarekin. Ondorioz emendakinak atzera bota zituzten.

Podemosek galdeginda, gastuen errepasoa egin zuen gobernuak. 2020. urtean Pasaiako Udalak 850.000 euro izango ditu hainbat arlotan inbertitzeko, “asko ala gutxi den ez dakit, baina udal honek duen diru kopurua hori da”, adierazi zuen Izaskun Gomez alkateak. Diru gehiago gastatu nahiko luketela gaineratu zuen, baina, “aurrekontuaren izaera sozialaz” harro agertu zen. Aurrekontuen %20 inguru zerbitzu sozialetara bideratuko ditu udalak.

Aurrekontuak izan ziren, ordea, eguneko gai nagusia. Erabateko akordiorik lortu ez bazen ere, baliteke aurrekontuen negoziazioak elkarlanerako aro berri bat erraztu izana. Podemosek iragarritako emendakina atzera bota zuen, udal gobernuarekin akordioa itxi ostean. Gobernuak, 2020ean Donibaneko saneamenduan 50.000 euro gehiago inbertitzeko konpromisoa hartu zuen.

EH Bilduk, berriz, ez zuen emendakin osoa erretiratu, baina “elkarlanerako erakutsitako borondatea” eskertu zuen Junkal Mintegia koalizioko bozeramaileak, baita udal gobernuaren “keinuak” ere. Denbora falta zela-eta akordiorik lortu ez arren, etorkizunari begira baikor dela esan zuen Mintegiak, “argi dugu etorkizunean gai izango garela adostutako aurrekontu batzuk mahai gainean jartzeko”.

Pasaiako bi indar politiko nagusiek leundu zuten haien erretorika, PSE-EEko zinegotzi Lore Suarezek EH Bilduren hitzak eskertu baitzituen, “argi dut hainbat gaietan denok ados gaudela, eta adostasun horretatik hainbat proiekturi ekitea beharrezkoa da, pasaitarren ongizatea hobetzeko”. Hirigintza zinegotzi eta EAJko buru Nahikari Oterminek, bestalde, kargu hartu zien koalizioko kideei, aurrekontuei lotutako dokumentuan —nahasketa bat izan zen itzulpenarekin—, islatuta zeuden akatsengatik eta zehaztasun ezagatik.

Aurrekontuen parte bat Donibaneko saneamendurako izango denez, hainbat herritarrek plenoa jarraitu zuten. Hitz egiteko tartea izan zutenean, bizilagunak kexu agertu ziren berriz ere, proiektuaren inguruan dagoen informazio faltagatik. Udalak azaldu zuenez, obra bi partetan egingo da: URA Agentziak eta Añarbek uretatik egingo dute obra batetik, eta Pasaiako Udala lurra altxatzeaz arduratuko da. Adierazitakoaren arabera, 2020ko irailean hasiko lirateke obrak. 12 urtez zain egon ondoren, bizilagunek mesfidati zeudela salatu zuten, eta informazio iturri zuzen bat eskatzeaz gain, konpromisoa bermatzeko neurriak hartzea eskatu zioten alkateari.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.