Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Tomas Garbizuren balio handiko lan bat berreskuratu dute

Tomas Garbizu lezoarrak egindakoa, biolin eta orkestrarako euskal sortzaile batek egindako lehen lana da. Ikerleta lan sakona egin dute.

Musikenen aurkeztu dute kultur ikerketa.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/11/27

Tomas Garbizu konpositoreak (Lezo, 1901-Donostia, 1989) sortutako Biolin eta orkestrarako kontzertu magikoa (1959-1960 artean konposatua) obra berreskuratu dute, ikerketa lan sakon baten ondoren, Josu Okiñenak eta Jon Makusok. Biolin eta orkestrarako kontzertuen artean, euskaldun batek historian egindako lehena da, eta XX. eta XXI. mendeen artean Espainiako Estatuan egin diren bostetako bat. Maisulana da, baina guztiz osatu gabe zegoen. Ikerlarien zeregina izan da hura osatu eta berreskuratzea. Gaur bete dira 30 urte Tomas Garbizu hil zela, eta beraz, gaur bertan aurkeztu dute egindakoa, Musikenen: jatorrizko eskuizkribua, euskal musikan espezializatutako Oficina Ediciones argitaletxeak argitaratutako partitura, eta Lezon Garbizuren omenez egingo den kontzertua dira argitara eman dituztenak.

Hiru urteko ikerketa lana egin dute Makusok eta Okiñenak lana osatu eta berreskuratzeko. Esan dutenez, 1960ko maiatzaren 22an estreinatu zen lan hori Donostiako Victoria Eugenian, Eduardo Hernandez Sasiain biolin jotzailearen eskutik. Esan dute osatu gabe eta argitara eman gabeko kontzertua dela berreskuratu dutena, eta lan horretan une gozo eta gaziak izan dituztela, “ia hiru urte eman ditugu Garbizuren idazkera deszifratzen, oso gogorra delako. Bestetik, ez dugu ikertu soilik dokumentuen analisiaren bidez; 300 dokumenturen ikerketaren bidez aurrera eraman dugu hau guztia”, esan du Okiñenak.

Jon Makuso lezoarra da. Harentzat pasio izan da lanaren berreskuraketan buru-belarri aritzea. 2016an, Musikeneko ikasle zela, ohartu zen Garbizuren lana ez zegoela behar adina aitortua, “haren figura goraipatu nahi nuen”. Garbizuren ibilbide musikala aztertzen hasi, eta Patxi Intxaurrandietarekin eta Serafina Iribarrenekin (Garbizuen senidea) harremanetan jarri ondoren, ohartu zen biolin eta orkrestarako kontzertu baliotsua egina zuela, eta hura Eresbilen zegoela, osatu gabe. “Harribitxi bat da. Une benetan harrigarriak ditu. Maila handiko une zoragarri eta magikoak ditu. Garbizu asko entzuten den egilea ez izan arren, bere musika kalitatea izugarrizkoa dela uste dut”. Makusok, Garbizuren lana katalogatzen jardungo duela adierazi du.

Herrian, jarduerak
Gaurko agerraldian Josu Okiñena eta Jon Makuso lezoarraz gain —Garbizuri buruzko doktorego tesia egiten ari da—, Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea, Ion Pombar Lezoko Kultura zinegotzia, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaria izan dira,

Makusok iragarri duenez, Lezon gaiarekin lotutako errezitaldia eta hitzaldia —Makusok emana— egingo dituzte. Aldi berean, ikertzaileek eskerrak eman dizkiote Lezoko Udalari ikerketa lanean azaldu duen prestutasunagatik eta laguntzagatik. Udaletik esan dute euren kulturaren aldeko apustuaren barruan kokatu behar dela Tomas Garbizuren lana berreskuratzeko ahalegina, “udalaren izenean zoriondu eta eskerrak ematea besterik ez zait geratzen”, esan du alkateak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.