Ikasle Gela itxita egongo da gaur, bi orduz
Manuel Lekuonako aretoak ohiko erabilera aldatuko du arratsaldean, osasun mentalari buruzko hitzaldia eman beharko dutelako.
Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela bi orduz itxita egongo da gaur arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara. Izan ere, tarte horretan osasun mentalari buruzko hitzaldia eman behar dute, Aldura eta Arraztalo elkarteek antolatuta.
