Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaueko bidaiak taularatzen

'Gauekoak’ ikuskizun berria estreinatuko du igandean Kukai Dantzak Hondarribian. Hiru protagonista igoko dira oholtza gainera: Jon Maya, Arkaitz Miner eta Xabi Bandini.

Denbora luzez oholtza gainera igo gabe egon ostean, berriz ere dantzari gisa hartuko du parte Mayak Gauekoak obran. Entsegu batean ateratako irudia da
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2019/11/29

Azken bi sorkuntzekin mundu osoa zeharkatzen ari diren bitartean, beste ikuskizun berri bat sortzeko tartea atera du Kukai Dantzak. Gauekoak ikuskizuna estreinatuko dute etzi Hondarribian, Itsas Etxea Auditoriumean. Datozen hilabeteotan, lehen mailako dantzaren zaleek aukera paregabea izango dute konpainiaren enegarren sorkuntzaz gozatzeko, hainbat datetan gainera.

Kukairen azken lanekin alderatuta, ukitu berri bat antzeman dakioke obra berriari. Izan ere, dantza protagonista nagusia bada ere, musikak ere sekulako presentzia eta indarra du oholtza gainean. Oraingoan, gainera, zuzendari gisa urte luzez aritu ostean, itzaletik irten eta berriz ere oholtza gainera igo da Jon Maya, bakarka dantzatzera. Harekin batera, bikote trebea: Arkaitz Miner eta Xabi Bandini musikariak. Eta zuzendaritza lanetan, beste behin, Mireia Gabilondo.

Orain arte egindako lanik «ezberdinena» dela aitortu du Mayak, hausnarketa pertsonal eta intimo batetik baitator sorkuntza. Gauaren isiltasunean gauza asko gertatzen direla kontatu du, eta barrura begirako gogoetak islatu dituela azken obran. «Lan honetan zer naizen kontatzen saiatu naiz, niretzat nolakoa den gaua, zein den nire jatorrizko dantza eta zergatik erabaki dudan bide berri bat hastea». Hala, musikarien laguntzarekin, bidaia moduko bat egiten du protagonistak, egoera oso ezberdinetatik pasatuta, noria baten modura.

Mayak bezala, musikariek ere euren bide propioa egin dute sorkuntza lanerako, hori izan baita hasieratik dantzariak jarritako baldintzetako bat. Prozesuan zehar artista bakoitzarekin egonaldi bana egin duela azaldu du dantzariak. «Gutako bakoitzak barne prozesu propioa egin du, baina batzen gaituzten gauza asko aurkitu ditugu bide horretan», gehitu du errenteriarrak.

Esentzia galdu gabe
Azken obra ezberdina izan arren, Kukairen esentzia mantentzen duela nabaria da. Konpainiaren ibilbidean aurkitu dituzten elementu berberekin egingo dute topo ikusleek, baina nola ez, ukitu berritzaile batekin, aurrera begirakoarekin.

Obran, gainera, orain arte gutxik ezagutu duten Jon Maya bat ikus daiteke oholtza gainean. Izan ere, dantzatik harago, aktore fazeta landua erakusten du oholtza gainean. «Mireiak [Gabilondo] esaten dit askotan, ezagutzen zaituenak ezagutzen ez duen Jon Maya bat aurkituko duela, nik uste hori ere neurri batean ikus daitekeela Gauekoak obran».

Mayak bezala, Minerrek eta Bandinik ere aktore jantzia hartu dute azken lan honetan, eta hiruren artean, ordubete inguruko obra entretenigarri eta dinamikoa osatu dute.

Bada, Gauekoak ikuskizuna ikusteko interesa dutenek, aukera ugari izango dituzte. «Oraingoz oso pozik gaude harrerarekin. Dagoeneko 16-17 bat data zehaztu ditugu», azaldu du dantzariak. Lehen hitzordua Hondarribikoa izango da, etzi. Estreinaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrerak 15 euroan eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.