Heltak eta udalak elkarlanean jarraituko dute, lau urte gehiago
Helduen Tailerrak duela 21 urte sortu ziren, Emakumeen ahalduntzean eragiteko. Ordutik, gizon zein emakumeentzako tailerrak ematen dituzte.
Oiartzungo Udalak eta Helduen Tailerrak (Helta) elkarteak lau urterako elkarlan hitzarmena berritu dute. Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak joan da udalaren partetik, eta Maider Kalonje Heltako lehendakariak sinatu du beste aldetik.
Helta duela 21 urte sortu zen, emakumeen ahalduntzean aritzeko. Helduentzako —emakume zein gizon— tailerrak eskaintzen ditu ordutik. Udalak eta taldeak berritu duten hitzarmena dela eta, datozen lau urteetan Karaez kaleko 2 zenbakiko udal lokala erabiltzeko aukera izango du Heltak, Urtean 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du, ikastaro guztiak aurrera eraman ahal izateko.