Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oarsoaldea eta Mendebaldeko Sahararen arteko elkartasuna estutzera doaz

Pasaia
Gizartea

Gaur abiatu dira Donibane eta Oiartzungo 11 adiskide Tinduf aldera eta astebete emango dute bertan. Laguntzera ez, elkartasun internazionalistaren aldarria egitera doaz.

Donibaneko 7 lagun eta Oiartzungo 5, Tindufera abiatu dira gaur.
2019/11/29

Espainiako Defentsa Ministro Margarita Roblesek Tindufera ez joateko eskatu eta biharamunean abiatu dira Donibaneko Bixi Bixi Kultur Elkarteko 7 lagun eta Oiartzungo Elwatan elkarteko beste 4 Sahararren errefuxiatu guneetara. Ez daude kezkatuta, Fronte Polisarioren (Frente Popular de Liberación de Saghia el Hamra  eta Rio de Oro Askatzeko Fronte Herrikoia) babesean izango baitira uneoro, “gu joan orduko fronteak gure egitarau osoaren berri izango du, eta goazen lekura goazela, gurekin izango dira” adierazi du Itziar Goienetxea, Bixi Bixi elkarteko kideak.

25 urte eman zituzten polisarioko gerrillariak borrokan Marokoko armadarekin —askoz ere diru eta soldadu gehiago ditu— eta gaur egun ere, saharar herria babesteko oso gai direla erakutsi dute. Hortaz, lasai egon daitezke ahaide, lagun eta ingurukoak, ez baitira bakarrik izango. Bitxia da gainera, Roblesen ohartarazpena, ehunka ekintzaile Tindufera bidaiatzear direnean iritsi dela. Goienetxeak argi du, haien solaskide bakarrak saharar erakundeak direla, inoiz ez Espainia edota Marokokoak, “ez da erosoena noski, baina hain zuzen ere, gurekin badatoz leku guztietara Marokoren edota muturreko talde islamisten erasoetatik babesteko. Gure segurtasuna ezbaian izango balitz, dena etengo lukete”.

Dagoeneko bidean dira, 11 adiskide internazionalistak —tartean bi musikari—. Goizean irten dira Bilbotik eta zuzenean joan dira Algeriara hegaldi charter batean. Handik Algeria hegoalderantz joango dira, eta hantxe izango dituzte zain saharar adiskideak, autoz Tindufera —hantxe daude 1975. urtetik saharar errefuxiatuen kanpalekuak— joateko. Bihar goizaldean iritsiko direla aurreikusi dute.

Oso argi dute “ez doazela inor laguntzera”, sahararrek ongi asko frogatu baitute oso gai direla, gutxirekin, haien buruez arduratzeko. Euskal Herria eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko hiritarren arteko elkartasuna estutzera doaz. Internazionalismotik datorren ekintza solidarioa da. 

Elkartasun horren barruan, bixi bixikoek ongi ezagutzen dituzte Tindufen dituzte beharrak, “basamortuan bereziki, ura bizitza dela ulertu genuen” dio Itziar Goienetxeak. Ez dago urik Tindufen, kontsumitzen duten guztia, kamioiaz eramaten dute eta plastikozko bidoi erraldoietan biltzen dute. baina gutxi dira eta azkar hondatzen dira. Ekintzaileen ekarpenetako bat, bidoiak eramatea da, Goienetxeak azaldu duenez, “1000 litroko hamarka bidoi eramatea lortu dugu”.

Elkarlan honen jatorria, Gora Herrian egitasmoan dago, baina hain da ona garatu duten harremana, Bixi Bixi elkartekoek beste bi proiektu abiaraztea erabaki dutela. “Komunikazio azpiegiturak nahiko eskasak dira Tindufen. Ohikoena zutabe baten goiko partean jarritako bozgorailuak dira. Batzuk lortu eta gurekin eramango ditugu”. Osasunaz ere arduratzeko gai izan dira, eta bi okulista joango dira haiekin, Goienetxeak azaldu duenez, begiko gaitzak ohikoak baitira, “Sahara basamortuko erdi-erdian daude, eguzkipean eta hondarra daramaten haize ufadak jasaten”. Aisialdiaz ere kezkatu dira. Bi artista doaz talde internazionalistan, bi musikari alegia eta bereziki umeentzako jotzen ariko dira. Gizabanakoek emandako material ugari ere bildu dute.

Esperientzia ikaragarri dute aurretik 11 ekintzaileek, astebete Oarsoaldea eta Tindufen arteko elkartasun zubia sendotzeko. Datorren astean HITZAk, Bixi Bixi elkartearekin harremanetan, gaiaren jarraipen berezia egingo du.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.