10 Bitxiak saria jaso El Candao burdindegiak
Gipuzkoako Bazkundeak egiten du izendapena. Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea 10 Bitxiak izendapena jaso berri du Errenteriako El Candao burdindegiak. Gipuzkoako Bazkundeak antolatzen du lehiaketa, eta honakoa 27. ekinaldia izan du. Izendapen horrekin, Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa esanguratsuenen multzoan sartu dute denda, eta Oarsoaldeko merkatariek aukeratu dute. Ana Ruizek jaso zuen izendapenaren saria.
El Candao Burdindegia Beraungo Aita Donosti kalean dago.
