
Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak abestiaren grabaketa egingo dute asteazken arratsaldean, EiTBren maratoiarekin bat egiteko.

Beti Prest dantza taldeak antolatu du, eta Euskal Herriko hainbat talde izango dituzte alboan, 18:30ean hasiko den jaialdian.

Urtebete falta den arren, Pasaiako lau barrutietan 2020ko Euskaraldia saretzen hasi ziren larunbatean.

8.840.000 euroko aurrekontua izango du 2020an herriak, iazkoa baino 123.000 euro gehiagokoa. EH Bildu, kontra.

Aurre kanporaketa faserako zozketa egin zuten larunbatean, eta EPLEk Azpeitiako ilunpe izango du aurrez aurre lehenengo kanporaketan PilotaBizi pilotazaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio txapelketan.

Lizitazioak 80.000 euro balioko ditu, hasierako proposamenak eskatzen zuena baino 50.000 euro gehiago hain zuzen ere.

Hirugarren final aurrekoa jokatuta, bertsolari oiartzuarrak baieztatu du espero zena: Illunben kantatuko du hilaren 14an. Estreinakoz, final parekidea izango da.

Hilaren 12an Gasteizen, legebiltzarraren aurrean, protesta egingo dute pentsionistek; Errenteriatik autobusa abiatuko da eta txartelak salgai daude Xenpelar Kultur Dendan.

Errenteria-Orereta, Antxo eta Oiartzunen jarri ondoren, Trintxerpek hartu zuen larunbatean tokiko merkataritzari babesa adierazteko azken 'photocalla'.

Beste astelehen batez kalera aterako da jubilatu eta pentsiodunen mugimendua kalera. Inoizko babes handienarekin, izan ere, gazteek, sindikatuek, saltoki txikiek eta bestelako eragile sozialek bat egin dute kolektiboaren eskakizunekin eta bizitza duinaren alde.

EH Bilduk manifestazioa egingo du datorren ostiral eguerdian, Bilbon. Bertara joateko autobusak antolatu ditu Oarsoaldeko herrietatik.

San Pedroko herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. 19:00etan bilduko dira alkateordetzan. Aurki datozen eguberrien egitaraua jorratuko dute.

San Pedroko Esnabide kaletik Trintxerpeko Euskadi etorbideko 25. zenbakira arte egingo dira obrak. Guztira 115.559 euroko kostua izango dute.

Amaia Mitxelenak eta Edurne Saizarrek osatzen duten bikoteak kontzertua emango du datorren ostegunean, Egia auzoan jarriko duten Gabonetako merkatuan.

Pasaiako Udaleko Haur Gazte eta Nerabeen Sustapen Sailak antolatu du gazteei zuzendutako emanaldia. Sarrerak 10 euroan salduko dira.

Sari banaketa abenduaren 4an egiten hasi ziren iaz, eta aurten izena aldatuko du. Datorren asteazkenean izango da ekitaldia.

KZguneko erabiltzailtzaileek telefonoz egin dezakete izena ematea, baina erabiltzaile ez direnek KZgunearen egoitzara joan beharko dute (Olibet 6, behea) ikastaroa hasi aurretik.

Tailerra 17:30etatik 19:00etara izango da, Bekoz Beko elkartearen egoitzan eta Pasaiako Udalaren babesa jaso du.