[Galeria] lau plaza, lau sare eta helburu berdina; euskara kalera ateratzea

Urtebete falta den arren, Pasaiako lau barrutietan 2020ko Euskaraldia saretzen hasi ziren larunbatean.

Euskaraldiko eskuorri batean iazko edizioan izandako bizipenak eta hurrengo urteari begirako nahiak idatzi zituzten.

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeek eta barrutietako herritarrek elkarlanean antolatuta euskarak Trintxerpe, San Pedro, Donibane eta Antxoko plazak hartu zituen larunbatean. Goizetik aurrera ‘Euskaraldia saretzen’ ekitaldiak antolatu zituzten lau barrutietan Euskaraldiaren lehen eta bigarren edizioen arteko erdibidean.

Euskaraldiaren oinarriak gorpuztuko zituzten ekintza ludiko baten bidez; ahobizi eta belarripresten parte hartzea sustatzea, euskaltzaleen sarea zabaltzea eta euskara plaza publikora ateratzea. Plazetan sare bana topatu zuten herritarrek, haien bizipen eta desirekin hornitzeko.

Euskaraldiko eskuorri batean iazko edizioan izandako bizipenak eta hurrengo urteari begirako nahiak idatzi zituzten. Eskuorri horiek itsasontzi bihurtu zituzten papiroflexiaren bitartez eta jarraian sarean zintzilikatu zituzten.

Ekitaldiak goizez egin ziren Trintxerpen, San Pedron eta Donibanen eta Antxon arratsaldez. HITZAk, jarraian ikus daitezkeen irudiak bildu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.