Euskal Herriko Kluben Arteko VI. Nazio txapelketa hartuko du Agustina Otaola pilotalekuak

Aurre kanporaketa faserako zozketa egin zuten larunbatean, eta EPLEk  Azpeitiako ilunpe izango du aurrez aurre lehenengo kanporaketan PilotaBizi pilotazaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio txapelketan.

Pilotariak larunbateko zozketa egin ondoren. Argazkia: Pilotabizi Pilotazaleen elkartea

Aurre kanporaketa faserako zozketa egin zuten larunbatean, eta EPLEk  Azpeitiako ilunpe izango du aurrez aurre lehenengo kanporaketan PilotaBizi pilotazaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio txapelketan. asteazkenean izango da hori Agustina Otaola pilotalekuan 19:15ean. esku pilotan hiru partida jokatuko dituzte EPLEkoek azpeitiarren aurka. Eskuz banaka arituko dira lehenik lau t´erdian, esku pilotan kantxa osoan ondoren, eta eskuz binaka azkenik.

Bakarkako partidak 18 puntura izango dira eta bikoteka jokatutakoa, 22 puntura. Bi garaipen lortzen dituen klubak hurrengo errondara pasako da. EPLEk pilotazale guztiak animatu ditu frontoira bertaratu eta bertako pilotariak animatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.