Bi Bemol taldeak ostegun arratsean izango du Buskers lehiaketako finala

Amaia Mitxelenak eta Edurne Saizarrek osatzen duten bikoteak kontzertua emango du datorren ostegunean, Egia auzoan jarriko duten Gabonetako merkatuan.

bi bemol buskers Mitxelena eta Saizar, jaialdiaren lehenengo fasean eman zuten kontzertuetako batean.

Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar oiartzuarrek osatzen dute Bi Bemol bikoteak Donostiako Buskers txapelketako finalerako txartela lortu zuen urriaren 10 eta 11n Gipuzkoako hiriburuan emandako kontzertuetan. Final hori datorren ostegunean jokatuko dute, Donostiako Gabonetako azokako karpan.

Urumea plazan izango da musika emanaldia, Renfeko geltoki nagusiaren parean. 19:00etan hasiko da. Beraiekin batera, honako talde hauek arituko dira bertan:

  • Iker Gutierrez.
  • Filipe Court.
  • Maria Martinez.
  • Olaia Toral.

Lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, eta bigarrena, 800 eurokoa. Horiek epaimahai ofizialak erabakiko ditu. 500 euroko sari bat erabakiko duena Gipuzkoako Ostalaritza Elkartekoak izango dira. Eurak dira antolatzaileak. Irabazi ala ez, ziur bertara hurbiltzen direnek momentu on bat pasatuko dutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.