'Arteterapia eta Feminismo' tailerra egingo du Bekoz Bekok ostegunean
Tailerra 17:30etatik 19:00etara izango da, Bekoz Beko elkartearen egoitzan eta Pasaiako Udalaren babesa jaso du.

‘Arteterapia eta Feminismo” tailerra 17:30ean hasiko da.
Arteterapia eta Feminismo izeneko tailerra antolatu du Bekoz Beko Indarkeria Matxistaren Aurkako Elkarteak ostegun arratsalderako. 17:30etatik 19:00etara egingo da, elkarteak Antxon duen egoitzan (Zumalakarregi, 7).
Emakume garaikidearen testuingurua izango dute hizpide tailerrean eta haien beharren inguruko hausnarketa egingo da. Bestalde, gizarteari ikuspegi kritiko batetik begiratuko diote, emakumeen aurkako biolentzia sistematikoa eteteko erakutsi duen gabeziagatik.
