San Pedroko jai batzordeak herri bilera deitu du biharko
San Pedroko herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. 19:00etan bilduko dira alkateordetzan. Aurki datozen eguberrien egitaraua jorratuko dute.
Pasai San Pedroko Jai Batzordeak bilera deitu du biharko 19:00 Alkateordetzan. Hiru aste falta dira besterik ez eguberriak iristeko, eta dagoeneko kaleak data berezi horien kolorea hartzen ari dira.
Hain zuzen ere eguberriak eta egun horietako egitaraua izango dute bihar hizpide San Pedron. Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita, baina jai hauek haurrengan duten garrantzia dela eta, gurasoen parte hartzea bereziki garrantzitsua izango dela adierazi dute.