Udal tramiteak telematikoki egiten ikasteko saioa gaur
KZguneko erabiltzailtzaileek telefonoz egin dezakete izena ematea, baina erabiltzaile ez direnek KZgunearen egoitzara joan beharko dute (Olibet 6, behea) ikastaroa hasi aurretik.
Gaur 18:00etan izango da ikastaroa. doan, KZGunean. Udalarekin tramiteak online nola egin ikasteko aukera izango da gaur, KZ gunean antolatutako ikastaroaren bidez. 18:00etan hasiko da ikastaro hori, bi ordu iraungo ditu eta doakoa izango da.Udal web orri nagusiak aukera ematen du hainbat tramite etxetik egiteko, eta hori irakatsiko diete gaur bertaratzen direnei. Interneten modu seguruan aritzeko aholkuak jasoko dituzte bertaratzen direnek, online tramitazioaren gaineko informazioa eta Herri Bizia Apparen funtzionamendua aztertuko dute, besteak beste.
KZguneko erabiltzailtzaileek telefonoz egin dezakete izena ematea, baina erabiltzaile ez direnek KZgunearen egoitzara joan beharko dute (Olibet 6, behea) ikastaroa hasi aurretik. Ikastaroa ondo aprobetxatzeko B@kQ ziurtagiria edukitzea gomendagarria dela esan dute antolatzaileek. Ez daukatenek, KZ Gunera hurbil daitezke eta ikastaroaren aurretik egingo diete; horretarako ezinbestekoa dute nortasun agiria eramatea.
