Babarrunak izango dira San Tomas eguneko bazkaria San Pedron

Herri bazkaria antolatuko dute San Pedroko Begi Haundi eta Antxeta tabernetan Hilaren 14ean. Babarrunak kozinatuko dituzte.

Aurten, txistorra bokatez eta taloez gain, babarrunak dastatu ahalko dira San Pedron hilaren 14ean eguerditik aurrera. Legami hauek aukeratu dituzte Begi Haundi eta Antxeta tabernetan eguneko jaki nagusi gisa. Babarrun platerkada ederrak zerbitzatuko dizkiete bertaratzen direnei.

Izena emateko aski da antolatzaileei posta elektronikoz idaztea, hilaren 10a baino lehen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.