Euskara sustatzeko bide eta modu berriak babestu ditu udalak, aho batez
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta horren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adierazpen bateratua adostu dute.
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta horren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adierazpen bateratua adostu dute. Etorkizuna irabazteko bide luzea egina duela euskarak, eta harekin batera euskal hiztunek eta euskaltzaleek etengabeko ahaleginean jaso dute adierazpenean, eta asko lortu dela. Aurretik bidea egiteko eta horretarako, bide eta modu berriak aldarrikatu dituzte.
Konpromisoka ere hartu ditu udalak, zehatzak; zazpi guztira: 2018. urtean onartu zen Errenteriako Udalean hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeko planean sakontzen jarraitzea; Euskaraldia 2020 egitasmoa ahalbidetzea eta babestea, euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa den hainean, euskararen erabilera gizartearen kapa ezberdinetara zabaldu dadin; Euskararen irakaskuntza unibertsalizatzeko diru laguntza eskaintzan urratsak egiten jarraitzea, egoera sozioekonomikoa, kulturala, zein erlijiosoa ez daitezen euskara ikasteko oztopo izan; Errenteriako hizkuntzen ekologia aberatsa aitortu eta ezagutarazteko ekinbidea hartzea, hiztun komunitate ezberdinak euskarara hurbildu daitezen; Errenteriara etorri berri diren pertsonei euskara ikasteko bidea erraztea eta horretarako espazioak eskaintzen jarraitzea; Euskarazko tokiko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko, diru laguntza zuzenak sustatzen jarraitzea; Errenteriako euskalgintza sozialarekin elkarlan estuan jardutea.
Horiek konpromisoak eta hemen adierazpena hitzez hitz.