Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea
Euskararen Eguna

[Galeria] 110 mingain dantzan, denak euskaraz

Euskararen Eguna jantzi du goiz goizetik eguerdira arte mintzodromoak. Merkatuzarrek hartu du aurten, eta bertan 110 lagun aritu dira jo eta su, barra-barra, erruz, batzuk lotsatiago eta besteak lotsagabe, baina denak euskaraz.

Mintzodromoa 2019 familia argazkia. Argazkia: Xenpelar AEK
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/03

Euskararen Eguna jantzi du goiz goizetik eguerdira arte mintzodromoak. Merkatuzarrek hartu du aurten, eta bertan 110 lagun aritu dira jo eta su, barra-barra, erruz, batzuk lotsatiago eta besteak lotsagabe, baina denak euskaraz. Xenpelar AEK, Udal Euskaltegiko eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak dinamizatzen duen Mintzalaguna programako hainbat kidek hartu dute parte euskararen aldeko iniziatiban.

Xixilio Maritxalar Lau Haizetara Topaguneko presidenteak hartu du hitza mintzodromoari hasiera emateko. Esker ona azaldu die euskararen aldeko hautua egin duten guztiei, zoriondu euskararen unibertsoaren ikasketa prozesuan murgildu direnei egindako hautuagatik eta saiakera zintzoagatik, eta mintzodromoaren gisako espazioen beharra aldarrikatu du, “hizkuntza erabiltzea garrantzitsua delako, ezinbestekoa, bizirik dagoela erakusteko”.

Ordu eta erdiz egunerokotasuneko hainbat gai jorratu dituzte mintzodromoaren goxora bildu direnek abilezia eta tresna gehiagorekin batzuk eta baliabide gutxiagorekin beste batzuk euskararen bidea hasi berria dutelako. B1 mailatik aurrerako ikasleei begirakoa dela mintzodromoa azaldu du Xenpelar AEK Euskaltegiko kide den Idoia Arbelaitzek, baina euren kasuan A1 eta A2 mailetako ikasleek ere izaten dute tartea iniziatiban: “Batera jartzen ditugu eta beren lanketa xumeagoa da. Halere, badute gaitasuna beren burua aurkeztu eta beren zaletasunak azaltzeko, baita galdera errazak erantzuteko ere, eta horretan aritu dira. Uste dugu, beraiei ere erakutsi behar diegula unibertso hau, eta parez pare zabaldu euskal komunitatearen atea beraiek ere parte izan daitezen”.

Euskaraldia datorren urtean, 2020an helduko da. Hala ere, mintzodromoko parte hartzaileen artean Aho Bizi eta Belarri Presten txapak banatu dituzte mintzodromoaren antolatzaileek —Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEK Euskaltegiak, Errenteriako Udal Euskaltegiak, eta Errenteriako Udalak antolatzen dute elkarlanean— bakoitzak nahi duen konpromisoa har dezan euskararekin.

Amaitzeko familia argazkia eta pintxoak… horiek ere euskara petoan.

Ondokoak Xenpelar AEKren argazkiak dira.

Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019
Mintzodromoa 2019

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.