Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jabetze-Eskolako hiru ikastaro berri hasiko dira urtarrilean

Pasaiako Jabetze-Eskolak ikastaro berriak antolatu ditu 2020. urterako. Astegunetan egingo dira saioak Trintxerpen eta Antxon. Izena emateko epea hilaren 14an bukatuko da.

Harremantxo taldearen artxibo irudia.
Pasaia
2019/12/03

Ikasturte hasieratik martxan dira Pasaiako Jabetze-Eskola eta honen inguruan antolatutako ikastaro eta tailerrak. Oraingoz ehundik gora emakumek bat egin dute ikastaro horiekin, eta 2020an zenbaki horrek gora egiten espero dute, izan ere, urtarrilean 3 ikastaro berri antolatuko dituzte.

Pepa Bojok Nire zentroa berreskuratzen: gorputza lantzeko proposamena izeneko ikastaroa gidatuko du urtarrilaren 13tik martxoaren 16ra. Trintxerpeko Alkateordetzan izango dute egoitza astelehenetan 15:00etatik 16:30etara.

Elikadura eta osasuna, elkartzeko eta ikasteko gunea abiatuko dute Tatiana Arzelus eta Nekane Tomasenak 5 hilabetez, urtarrilaren 8tik maiatzaren 20ra. Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara Pasai Antxoko azokan.

2020an hasiko den lehen ikastaroa, eta luzeena, Autoezagutza heldutasunean “Bizitzaren bigarren zatian, norberaren aurkikuntzan” izango da. Clara Wolfram izango da arduraduna eta urtarilaren 7tik maiatzaren 26ra egingo da astearteetan 17:00etatik 19:00etara, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean.

Pasaiako Udaleko berdintasun sailak gainera, beste hainbat talde iraunkorrekin bat egiteko aukera dagoela oroitarazi du, hala nola, zainketaren inguruko taldea, zaintza lanetan jarduten duten emakumeentzako gunea, eta indarkeria matxista bizi izan dutenentzako Autolaguntza Taldea.

Pasaiako edozein HAZ bulegotan eman ahalko da izena hilaren 14ra arte. Informazio gehiago nahi dutenek, posta elektronikoz eskatu dezakete edota telefonoz, 943004320 zenbakira deituz.

Pasaiako Berdintasun Mahaiko kideek (Harremantxo, Bekoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak) bultzatuta, jabetze-eskola hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako gunea izaten jarraitu du.

Mahaiko kideen arabera, xedea emakume pasaitarren saretze eta ahalduntze prozesua indartzea da, betiere, helburu hauek aintzat hartuta: emakumeen eta emakume taldeen autonomia indartzea, sormenezko lana ezagutzera ematea eta emakumeek gizartean eta politikan parte har dezaten suspertze lanak egitea eta emakumeen artean trukean oinarritutako sareak sortzea eta bultzatzea.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.