Liburua opari kanpaina, aurten ere martxan
Ikastetxeetan, Merkatuzarren, Niessenen eta hainbat dendatan har daitezkeen txartelak liburu dendatan aurkeztuta jasoko du beherapena erosleak. Azken eguna horretarako, 2020 urtarrilaren 5a.
Aurtengo Gabonetan ere, merkeagoa izango da liburuak erostea. Liburua opari kanpaina martxan jarri du beste urtebetez Errenteriako Udaleko Hizkuntza Politika sailak eta horren arabera %25eko deskontua egingo dute. Ikastetxeetan, Merkatuzarren, Niessenen eta hainbat dendatan har daitezkeen txartelak liburu dendatan aurkeztuta jasoko du beherapena erosleak. Azken eguna horretarako, 2020 urtarrilaren 5a.
Deskontuak, euskaraz idatzitako literatur liburuetan egingo dituzte Xenpelar Kulturdendan, Mirentxu, Noski eta Marian liburu dendetan.
Ikastetxeetako testu liburuak, hiztegiak, eta entziklopediak erosteko ezin da erabili txartela, ezta CD, DVD eta jostailuak erosteko ere.