'Paper kontuetan' euskara lehenesteagatik deskontuak zozkatu dituzte
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 49 deskontu bale banatu ditu guztira: 22 Oiartzunen, 14 Errenteria-Oreretan, 8 Pasaian eta 5 Lezon.
Paper kontuak, euskaraz nahiago programan parte hartu duten herritarren artean deskontu baleak zozkatu dituzte, eskualdeko zerbitzu bulegoetan euskararen aldeko hautua egiteagatik; hizkuntzaren normalizazioaren alde egiteagatik. Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean, eskualdeko zerbitzu bulegoetan arreta ere euskaraz ematea nahi dute Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek.
Helburu horrekin zozkatu dira deskontuak Oarsoaldeko gestoria, aholkularitza, aseguru etxe, finka administratzaile eta etxebizitza zerbitzuetan euskara erabili duten herritarren artean. Guztira 20 euroko 49 deskontu banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenteria-Oreretan, 8 Pasaian eta 5 Lezon.
Hainbat saridunen irudiak.
Errenteria
Ezkerretik hasita:
Ainhoa Mariano eta Nagore Zeberio, Legez Finka Administrazioa.
Mirari Narbarte, Salsamendi Gestoria.
Karmele Ibarguen, Jaso Administrazioak.
Edu Marquet, Samar Administrazioa.
Arantxa Etxezurieta, Udal Hizkuntza Politikako teknikaria.
Itziar Ostolaza, Udal Hizkuntza.
Pasaia
Ezkerretik hasita:
Nerea Cecilia, Mapfreko arduraduna.
Iñigo Alzua, sariduna.
Asier Kortadi, sariduna.
Loreto Osa, Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzia.
Iban Cousillas, sariduna.
Joseba Imanol Santos, Mapfreko arduraduna.
Lezo
Ezkerretik hasita:
Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea.
Aitor Olaizola, Jalgi Aseguruak.
Oiartzun
Ezkerretik hasita:
Josu Delgado, euskara zinegotzia.
Marixabel eta Begoña, Bikogest.
Aitzol, Ttur-Ttur.