San Nikolas Txikia ospatu dute Oiartzungo ikasleek
Urteroko tradizioa berritu dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek. Arratsaldean jango dituzte bildutako puskak.
Abenduaren 5a da gaur, eta urtero bezala, egun berezia da Oiartzunen. Ohiturak berritzera atera dira Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak.
Oiartzungo kaskotik bueltaka aritu dira, kantuan eta puska eskean. Arratsaldean beren gurasoek ez dute askaririk prestatu beharko, bildutakoa denen artean banatuko baitute.