Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Idazteko zaletasunaren transmisioa bermatuta dago

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu dituzte. 8 eta 18 urte arteko idazle gazteek beren sariak jaso dituzte, euskarazko literatura sustatzeko lehiaketan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/12/05
xabier lete prosa poesia 2019

Sari banaketaren ondoren argazkia atera zuten irabazleek, epaimahaikideek eta antolatzaileek.

Data aldatu eta finkatu zuten iaz, eta aurten izena bera ere aldatu diote, garaiak aldatzen diren seinale. Memoria ezarian bakarrik ez delako bermatzen, Xabier Lete poeta eta idazle oiartzuarraren omenezko prosa eta poesia lehiaketako sarien banaketa egin zuten atzo arratsaldean.

Haizea Lekuonak, Oihane Mitxelenak eta Edurne Saizarrek musikalki girotu zuten ekitaldia. Antton Kazabonek Xabier Leteri eskainitako poema batekin hasi zuten ekitaldia, Xalbadorren heriotzean kantaren melodiaren gainean errezitatutakoa.

Jarraian, Josu Delgado Euskara zinegotziak hartu zuen hitza, eta gogorarazi zuen iaz, Hitzen Lihoaren ekimenez, Lete hil zeneko egunaren urteurrenera aldatu zela data (abenduaren 4ra). Aurten lehiaketak berak hartu duela bere izena, Euskara Batzordeak hala onartuta.

«Jakin badakigu, egin dezakegun omenaldirik onena dela herriko belaunaldi gazteek bide hori urratzea, bide horrek hauspotzen duelako hizkuntza», zehaztu zuen. Bere ustez, ezinbestekoa da euskara hutsespenetik eta bazterretik ateratzeko.

Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak gogorarazi zuen atzokoa XXXII. Ekitaldia zela, eta aurreratu zuen 8 eta 18 urte arteko haur eta gaztetxoek aurkeztutako hitz lauzko edota poesiazko lanetan denetik egon zela. Penatu zen saria lortu zuten lanen bildumatik kanpo gelditu zirelako hainbat lan.

Arnaizek, gainera, sarien sorrerako arrazoiak indarrean dirautela aldarrikatu zuen. «Euskarazko literatura bultzatzeko, irakurtzeko ohitura hartzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin sortu zen lehiaketa hau».

Aurkezpeneko hitzekin bukatzeko, eskerrak eman zizkieten literatur saria aurrera atera dadin, modu batean edo bestean, lan egin duten eragile eta norbanako guztiei: «Elizalde Herri Eskolaren eta Haurtzaro Ikastolaren lana eskertu behar dugu [zuzendariak epaimahaikide izan ziren], lehiaketa honekin hartzen duten konpromisoagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuet epaimahaia osatu duzuen guztiei: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneari, Pello Añorgari, Goiatz Labandibarri, Marijo Telletxeari, Izar Azpirozi, Aingeru Palomori, Sohalge Arbelaitzi eta Imanol Irigoieni».

Sarituak, pozik
Aurkezpen hitzaldiaren ondoren, sari banaketa —bere horretan— hasi zen. Bina epaimahaikide eman zizkieten sariak maila bakoitzeko onenei. Gazteenek Urrats paperdendan materiala erosteko baleak jaso zituzten, eta koxkorrenek esku dirutan jaso zuten saria.

Irabazleek beren lana —edo haren pasarte bat— irakurtzen zuten bitartean, Jokin Mitxelena ilustratzaileak narrazio edo poeman oinarritutako marrazkiak sortzen zituen. Irakurketa eta irakurketa batzuen artean atsedenaldi txiki bat egin behar izan zuten, Mitxelenaren sormen emariari bidea egiten uzteko.

Sari guztiak banatuta, egile oiartzuarrek utzitako uztari errepasoa eman zioten. Añorga, Labandibar, Kazabon, Aintzane Galardi, Jokin Mitxelena eta Karmele Mitxelenaren lanak aipatu zituzten. Sarituek, gainera, horietako batzuk eramateko aukera izan zuten.

Familia argazkia atera aurretik, Goiatz Labandibarrek irakurleen eta idazleen aldeko manifestu txiki bat irakurri zuen; haur eta helduek sinatu zuten koaderno batean. Irakurtzeko ohitura eta idazteko zaletasuna areagotzeko. Eta, atzokoa ikusita, badirudi, katebegirik ez dela hautsiko.

Prosa

1. saila. Lur Martin eta Manex Arabolaza.

  • 2. saila. Mireia Sagarra eta Aiara Inziarte.
  • 3. saila. Ane Etxebeste eta Ilargi Ziaurritz.
  • 4. saila. Malen Etxebeste eta Naroa Etxebeste.
  • 5. saila. Ane Garmendia eta Mattin Etxebeste.
  • 6. saila. Malen Elizasu eta Luix Mitxelena.

Poesia

  • 3. saila. Kattalin Arabolaza eta Xuar Sarasola.
  • 4. saila. Malen Etxebeste eta Maia Lasa.
  • 5. saila. Haitz Aranburu eta Maren Aginaga.
  • 6.saila. Leire Ugartemendia eta Malen Frantsesena.

Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019
Xabier Lete Lehiaketa 2019

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.