Errenteria Musikaleko klarinete ikasleak, kategoria guztietan sarituta
Hilabete hasieran Zumaian egindako Klarinete Maratoiaren XVIII. ekinaldiko kategoria guztietan saritu dituzte Errenteria Musikaleko klarinete ikasleak.
Hilabete hasieran Zumaian egindako Klarinete Maratoiaren XVIII. ekinaldiko kategoria guztietan saritu dituzte Errenteria Musikaleko klarinete ikasleak. 8-12 urte arteko mailan, Andoian, Errenteria eta Zumaiako musika eskoletako ikasleekin osatutako Kulm laukoteak jaso zuen saria. Leire Usabiaga, Kepa Erkiza, Uxoa Aranberri eta Martin Sanchezek hartu zuten parte laukotean.
13-16 urte arteko mailan Errenteria Musikaleko Maka Quartet izan zen garaile. Amaiur artola, Ane Balerdi, Musheg Martyrosian, eta Kerman Martinek osatu zuten laukotea. Azkenik, 17-20 urte arteko mailan : Errenteria Musikaleko XANA Laukoteak, West Side Story pelikulako America gaia eskaini zuen. Nahikari Martin, Aitor Juez, Xabier Ruiz de Azua eta Andone Martiarena zumaiarrak ostu zuten laukotea.