Prebentzioa eta segurtasuna mendian, hizpide bihar
Bi orduko iraupena izango du Euskal Herriko Mendiko Federazioak antolatu eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duen informazio saioak.
Informazio saioa egingo dute bihar mendian prebentzioa eta segurtasuna lantzeko. Bi orduko iraupena izango du Euskal Herriko Mendiko Federazioak antolatu eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duen informazio saioak.
Helburu nagusia, jendartea informatzea eta heztea da ingurune naturalean eta mendian jarduerak egitean izan beharreko segurtasun eta prebentzioaren inguruan. Informazio saioan parte hartzeko ez da izenik eman behar, eta doakoa da; hori bai, sarrera, aretoaren aforoak mugatuko du. Hitzordua, Reina aretoan, 19:00etan.