Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txapeldun titulua babestuko du Sebas Latigok

2018ko urrian irabazi zuen Europako Batasuneko gerrikoa oilar pisuan Sebas Latigo Perez boxeolari errenteriarra. Orain, urtebete geroago, Parisen babestuko du txapeldun titulua eta gerrikoa, eta Europa kontinenteko Erdialdeko txapeldungai zuzena izateko borrokatuko da.

Miranda, Latigo, Gartzia eta Perez gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/09

2018ko urrian irabazi zuen Europako Batasuneko gerrikoa oilar pisuan Sebas Latigo Perez boxeolari errenteriarra. Orain, urtebete geroago, Parisen babestuko du txapeldun titulua eta gerrikoa, eta Europa kontinenteko Erdialdeko txapeldungai zuzena izateko borrokatuko da. Gaur eman dituzte borrokaldiaren xehetasun guztiak, Latigok berak, Maite Gartzia Errenteriako Udaleko Kirol zinegotziak, Sebastian Perez Latigoren aita eta entrenatzaileak eta Gerardo Miranda Team Latigo Boxing Klubeko entrenatzaileak.

Levallois  hirian izango da borrokaldia, ostiralean. Palmares hobea du Latigok bere arerio izango den Elie Konkik baino. Errenteriarrak 12 garaipen lortu ditu 13 konbatean ez du bat bera ere galdu, eta bat nulua izan da; inork ez du garaitu beraz. 2018an Euskal herriko eta Espainiako Estatuko boxeoari ekarpen ikaragarria egin zion errenteriar gazteak, Espainiako eta Europako Batasuneko txapelketa eskuratu zituen borrokaldi bakarrean; etxean jokatu zen gainera borrokaldi hori.

Konki lau aldiz izan da Frantziako txapelduna, garaitu gabea, eta Rio Janeiroko Olinpiar jokoetan olinpikoa izan da. Zortzi garaipen eta galdutako borrokaldirik ez Konkiren palmaresean. Egin duten lana et egunero egiten dutena eskertu die Gartziak eta zortea ospa dio boxeolariari, “zortea baino gehiago justizia opa dizut, erabat prestatuta dagoelako”.

Zapore gazi gozoa Latigok duena. hala azaldu du agerraldian, “pozik gaude ni eta entrenatzaileak Paris bezalako leku eder batean borrokatzeko aukera izateagatik; Marcel Cerdan areto historikoa da. Eta haserre ez dugulako babesik lortu borrokaldi hau etxean, Gipuzkoan jokatzeko. Gogo izugarriarekin noa borrokaldira, indartsu eta atzean bi hilabeteko prestaketa eramango dut. oso gogorrak izan da fisikoki zein psikologikoki dena landu dugulako; psikologia oso garrantzitsua da”.

Eskerrak eman dizkio entrenatzailea duen aitari, “bere aholkurik gabe eta laguntzarik gabe maldan gora litzatekeelako”. Mirandari ere eskertu dio emandako babes morala eta familia ere ez du ahaztu boxeolariak, “izugarria da esfortzua, zaila delako kirolari bat jasatea, dieta kontuekin bakarrik eramangaitza izaten da batzuetan. Masajistari ere eskerrak eman nahi dizkiot, baita nire nutrizionista den Ainhoa Aierdiri. Oraingoan ehuneko ehunean joango gara titulua berrestera”. Parisera bera animatzera eta babestera joango diren guztiei ere eskerrak eman dizkie Latigok, “kirolari batentzat oso garrantzitsua da babes hori”. Lana ondo egin izanaren sentsazioa duela, prestatuta doala nabarmendu du errenteriarrak eta hoberena emango duela.

Borrokaldia RMC Sport kateak emango du.

Latigo ostiralean babestuko duen gerrikoarekin ringean.

Sebastian Perez entrenatzaileak sakondu egin du Latigok botatako ideia berean, garrantzitsua dela  etxean babestea titulua. Ez duela errenteriarrak abantaila hori izango nabarmendu du, “gerrikoa Parisen jokatu beharko duelako ostiralean, eta beraz, Konkik izango du etxean borrokatzearen abantaila, bere jendearen artean”. Errenterian edota Gipuzkoan titulua babestea ezinezko egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiak erantsi du, “eskatu diogun laguntzari uko egin diolako”.

Ostegunean abiatuko da Latigo Parisera. Ostegunean bertan egingo dute pisaketa eta bi boxeolariek 53,500 kg iltzatu beharko dute balantza. Ondoren aurrez aurrekoa izango dute bi kirolariek eta Frantziako komunikabideen aurrean aurkeztuko dituzte. Entrenatzaile, boxeolari, promotore, arbitroak eta ikuskatzailearen txanda helduko da gero, guztiek borrokaldiaren arauak irakurriko dituzte eta Latigok zein Konkik, eta beren taldeek, bete egin beharko dituzte.

13an, ostiralean helduko da une erabakigarria; une horretan ekingo dio Latigok lanari bere gerrikoa babesteko; 18:00etan aurreikusia dago borrokaldiaren hasiera. Ringera jauzi egin baino ordu eta erdi lehenago estaliko dizkiote ukabilak Latigori; une hori errituala da boxeolari eta entrenatzailearentzat. Ukabilak babestuta, beroketa, luzaketak, boxeo mugimenduak, eta eskuzorroekin beroketa.

Argi dute helburua, boxeolariak eta entrenatzaileak, aita-semeak, “Europako Batasuneko titulua etxera ekartzea berriro, eta horrela, zuzenean,  Europa kontinenteko erdiguneko txapeldungai bihurtzea”.

Azken hitzak idatzizko komunikabideentzat izan ditu entrenatzaileak, ez guztientzat baina bai gehienentzat, boxeoa baztertuta dutela sinistuta dagoelako, “zalea ikusi edo irakurtzen duenarekin elikatzen da, eta egunkari handietan apur bat utzita gaituzte. uste dut garrantzitsua dela Latigok lortu duena, eta kirolari gisa merezi duela jarraipena egitea, baita boxeoak ere”.

 

Erlazionatutako edukiaRingaren soka artetikEspainiakoa eta Europako Batasunekoa, LatigorentzatNazioarteko boxeo ekitaldia lehen aldiz Gipuzkoan, Errenterian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.