Agintaldi Plana herritarrei aurkeztuko die gobernu taldeak
Saio horretan, datozen urteetan udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoak aurkeztuko dizkiete udal arduradunek herritarrei, eta halaber, konpromiso horiek gauzatuko dituzten proiektu zehatz nagusien berri ere emango diete.
2019-2023 urteetarako osatu duen agintaldi plana aurkeztuko die gobernu taldeak herritarrei. Larunbatean izango da hori (hilak 14) Merkatuzarren, 11:00etan hasita. Saio horretan, datozen urteetan udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoak aurkeztuko dizkiete udal arduradunek herritarrei, eta halaber, konpromiso horiek gauzatuko dituzten proiektu zehatz nagusien berri ere emango diete.
Zazpi lan ardatz nagusi ditu hezurdura agintaldi planak. Hauek zazpi konpromiso edo lan ardatzak: Bizitza duinak, erantzunkidea den komunitatea eta hiri berdinzalea eraikitzen jarraitzea; Prebentzioan eta kohesionatutako komunitate batean oinarritutako hiri segurua eraikitzea; Aro kultural berri bat zabaltzea; ekonomia kreaktiboan eta sozialean oinarritutako garapena; HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eguneratzea; ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiten jarraituko duen udalerria; eta azkena, gobernantza demokratikoaren ereduan sakonduko duen herria izatea.
Herritarrak eta eragileak larunbateko aurkezpenean eta ondoren egongo den solasaldian parte hartzera deitu ditu gobernu taldeak. Behin aurkeztuta, online izango da eskura udalaren webgunean, eta etxe guztietara bidaliko dute paperean.