ArkaHitzak bertsozaleak bilduko ditu Arkaitzara ostiralean
Aitor errazkin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, eta Haritz Casabal arituko dira hitzak txukun errimatzen entzuleen gozamenerako.
Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza lau haizetara zabaltzen jarraitzen du eta ostiralean, ArkaHitzak proiektuaren barruko saioa egingo du. Iaz jarri zuten martxan ArkaHitzak egitasmoa, eta izenak azaltzen duen bezala, Arkaitza taberna du eremu naturala bertsolaritza iniziatiba horrek. Aitor errazkin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, eta Haritz Casabal arituko dira hitzak txukun errimatzen entzuleen gozamenerako.
Hitzordua Arkaitza tabernan 23:00etan. Gainerako saioak berriz, leku berean noski, hileko bigarren ostiraletan egingo dituzte, guztiak 23:00etan hasita. Zaleei beraz, hilabetero gozatzeko aukera paregabea eskainiko die bertso eskolak.