Bibliotekako fatxada txukuntzen hasi dira
Mantenu lanak egingo dituzte, bi hilabeteko iraupena izango dutenak. Bitarte horretan, fatxadako harriak garbitu eta hormak margotuko dituzte.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Manuel Lekuona bibliotekako fatxada txukuntzeko lanak hasi dira. Lanen iraupenaren aurreikuspena bi hilabetekoa izango dela adierazi du udalak.
Mantenu lan horietan liburutegiaren eraikineko harria garbituko dute, eta horma margotu.
