Gabonetako jaialdia antolatu du Alaiak
Sarreretatik lortutako diru guztia Erretinosi Pigmentarioak eragindako gaixoei laguntzeko Begisare elkartearentzat izango da.
Urtero moduan, Gabonetako jaialdia antolatu du Alaia elkarteak. Ez da bakarrik arituko, emanaldian 14 kultur eragilek hartuko dute parte ikusleen gozagarri. Bildutako diru guztia, gainera, Gipuzkoa Begisare elkartearentzat izango da, erretinosi pigmentarioak eragindako gaixoei laguntzen dituen elkartearentzat.
Endekapenezko eta hereditarioak diren gaixotasun multzoa da erretinosi pigmentarioa, eta ikusmenaren galera motel eta mailakatua eragiten du. Galera iraunkor honek, gutxienez lehenengo etapatan, gaueko eta periferiako ikusmenari eragiten dio eta zenbait kasuetan itsumena ere ekar dezake.
Hilaren 14an, (larunbata) izango da jaialdia Niessen Kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak, 4 euro balio du.