Haurren zain dira Xurdin eta bere lagunak
Igandean izango da Xurdin eta bere lagunak emanaldia 18:00etan, eta bertan, hainbat pertsonaiek abestu, dantzatu eta publikoaren arituko dira.
Pasa den igandean Xenpelar bertsolariaren omenezko kontzertua egin bazuen EMKEren Musika Bandak, oraingoan haurrei begirako emanaldiarekin heldu da. Igandean izango da Xurdin eta bere lagunak emanaldia, eta bertan, hainbat pertsonaiek abestu, dantzatu eta publikoaren arituko dira. DJak ere ez du kale egingo, DJ Porru izango baita emanaldian. Kontzerturako sarrerak salgai daude Niessen Kulturguneko leihatilan, 5 euroan, eta ahalik eta azkarren eskuratzeko aholkatu dute antolatzaileek, “aurreko ekinaldietako arrakastari erreparatuta berehala agortzen direlako sarrerak”.
Ikuskizunean musika bandak, Xurdinek, Tachin eta Tachanek eta DJ Porruk hartuko dute parte, aurten ere. 18:00etan hasiko da emanaldia eta Alain Aierdik zuzenduko du.