Urkok emanaldia eskainiko du bihar Donibanen
'URKO, San Juanen hasi zen kantautore donostiarra' izenburupean saio bikoitza eskainiko du artistak, kontzertu eta hitzaldi formatuak uztartuz.
Donostian jaio arren, asko zor dio Joxean Larrañaga Urko-k Pasai Donibaneri, ospetsu egin zuen musika estiloa, herriari lotua joan baita. Atzera begiratu eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Urkok, betiere, Donibanerekin duen lotura nabarmenduz. Emanaldi bikoitza eskainiko du kantautoreak, hitzaldi eta kontzertu formatuak uztartuz. Ekitaldia Yola Kirol Elkartean (Donibane, 65) egingo da 19:00etatik aurrera. Bihar (asteazkena) da.
Urkorekin batera Ina Goikoetxea gitarra jole eta kide historikoa izango da. Donibanen elkar ezagutu zuten eta 12 urte eman zituzten elkarrekin. Hastapenetara begiratuko dute, 1970eko hamarkada gogor hartara. 1974ean argitaratu zuen Urkok lehen LPa. Garai hartakoak dira Guk euskaraz edota Maite abesti ospetsuak. Ordutik ia 20 disko argitaratu, eta ehunka kontzertu eman ditu Urkok. Oraina ulertzeko iragana azalduko dute.