K bulegoaren aurkezpena egingo dute kultur eragileei begira
Gai nagusiak sorkuntzaren garapena eta komunikazioa izango dira. Errenteria-Oreretan egingo badute ere, beste herrietako kultur eragileek ere parte hartzeko aukera izango dute saioan.
Kultur eragileentzat K Bulegoaren aurkezpen saioak antolatu dituzte. aurkezpen horietako bat, Errenteria-Oreretan izango da, hilaren 17an, Dantzagunean 18:00etatik 19:30era. Elkarrizketa giroan egingo dute aurkezpena, elebitan. Gai nagusiak sorkuntzaren garapena eta komunikazioa izango dira. Errenteria-Oreretan egingo badute ere, beste herrietako kultur eragileek ere parte hartzeko aukera izango dute saioan.
Gipuzkoako eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dituzte beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeko eta eragileen saretzea ahalbidetzeko.
Gipuzkoako Foru aldunditik zehaztu dutenez, K bulegoa proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburuak. Gipuzkoako pertsona, talde, eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.
Saioetan parte hartzeko, izena eman behar da.