Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak salgai dira
Interesdunek Bekoerrota, Altzate eta Errenteriako Xenpelar Kultur Dendan eskura ditzakete sarrerak; salneurria, 8 euro.
Klasikoen artean klasikoa da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia Lezon. Gabonekin batera heltzen da urtero, eta aurten ere ez dute kale egingo hiru pailazoek. Ikuskizun berriarekin helduko dira Lezora, Bizi dantza, urtarrilaren 5ean, eta urtero bezala lepo izango da Bekoerrota kiroldegiko kantxa. 12:00etan izango da ikuskizuna, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak.
Interesdunek Bekoerrota, Altzate eta Errenteriako Xenpelar Kultur Dendan eskura ditzakete sarrerak; salneurria, 8 euro.