Gabonak kontzertuekin girotuko dituzte Trintxerpen eta San Pedron
Hainbat kontzertu antolatu ditu Pasaia Musikalek Gabonetarako. Trintxerpen hiru emanaldi izango dira eta San Pedron beste bat.
Pasaia Musikal Musika Eskolan iaioak dira jaiak girotzen, batez ere Trintxerpen. Herriko jaiekin duten konpromisoa ukaezina, edozein aukera baliatzen baitute musikariak kalera ateratzeko eta herritarrek antolatutakoarekin bat egiteko. Jaien atarian direla, Gabonetako egitaraua ezagutzera eman du Pasaia Musikalek.
Guztira zazpi emanaldi eskainiko dituzte. Horietatik lau Pasaian izango dira: hiru Trintxerpen eta bat San Pedron. Hilaren 24koa haurrentzat bereziki egokia da, Olentzero izango baita ekitaldiko protagonista. Jentila, Trintxerpeko Serafin plazan topatuko ahalko dute herritarrek.
Pasaian eskainiko diren lau kontzertuetatik, bi gune itxietan egingo dira —San Pedro eta Trintxerpeko parrokietan— eta beste bi kalean. Lehen hitzordua hilaren 13an (ostirala) izango dute herritarrek. Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoa eta Karmengo Ama Abesbatzek kontzertua emango dute 20:00etan Trintxerpeko elizan.
Gabonetako kontzertuak.
Abenduak 13, ostirala.
- Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoak eta Karmengo Ama Abesbatzak. 20:00etan Trintxerpeko elizan.
Abenduak 20, ostirala.
- Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoak, Karmengo Ama, San Luis, Illumbe eta Ibaiertz Abesbatzak. 20:00etan San Pedroko elizan.
Abendua 22, igandea.
- Illumbe Musika Banda eta Illumbe Txistu Banda. 13:00etan Trintxerpeko azokaren alboan.
Abenduak 24, asteartea.
- Olentzero Trintxerpen. 19:00etan Serafin Esnaola plazan.