Igandean egingo dute San Tomas azoka Donibanen
Santiago plazak hartuko du goizetik aurtengo San Tomas azoka.
San Tomas eguna 21ean izan arren, ohiko legez, herri ugarik jaia aurreratu dute haien San Tomas azoka propioaz gozatu ahal izateko. Pasai Donibanen hilaren 15a —igandea— aukeratu dute jaia ospatzeko, Pasai Antxon eta San Pedron egindako jaien biharamunean.
Goizetik hartuko du herriko plazak azoka tradizionalaren itxura. Aurten postu gehiago jarriko direla jakinarazi du Pasai Donibaneko Jai Batzordeak. Barazki postuez eta abereen guneez gain, beti bezala artisautza postuak ere izango dira, hortaz, opari politak erostearekin batera, tokiko artisauei bultzada emango zaie.