Odola emango dute Antxon hilaren 20an
Odol emateak Pasai Antxoko Osasun Zentroan izango dira, 6:30etatik aurrera.
Hilaren 20an —asteazkena— Antxo eta inguruetako herritarrek odola emateko aukera izango dute, Pasai Antxoko Odol Emaileen elkarteak jakitera eman duenez. Ohi bezala elkartasun ekintza honetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, bereziki 18 urtetik gorako gazteei.
Azaroan egindako saioan 33 poltsa odol bildu ziren guztira eta emaile berri bat izan zen.