Allerru eskubaloi taldea zena agertuko da 2020ko egutegian
Allerru historikoa eta Munttarpe eskubaloi taldeen iragana eta oraina jasoko ditu 2020ko Lezoko egutegiak. Bihartik aurrera eskuragarri izango dira udal bulegoetan eta liburu azokan.
Egutegiak bihartik aurrera eskuragarri izango dira udal bulegoetan eta liburu azokan. 2019. urtea bukatzen ari den honetan, Lezoko Udalan dagoeneko datorren urteari begira ari dira. Azken lau urteetan egin bezala, ohiko egutegia argitaratuko du Lezoko Udalak. Allerru eskubaloi taldea zena izango da 2020ko egutegien protagonista, udalak jakinarazi duenez. Gaur egun, Munttarpe izena duen taldeak, bilakaera historiko oparoa izan zuen Allerru izenpean, eta bilakaera hori da hain zuzen ere, egutegian nabarmendu dutena. Egutegia bihartik aurrera izango da eskuragarri, Lezoko udal bulegoetan.
2020ko egutegian beraz, eskubaloi taldearen iraganari begiratuko diote; Allerruren hastapenen irudiak, azken urteetakoekin uztartuko dira, Munttarperen hastapenetara iritsi arte, zeinetan nesken argazkiak nagusi izango dira. Argazkiz-argazki saltoka, eskubaloi taldeak egindakoari omenaldia egingo diote.
60. hamarkadan sortutako Allerru Kirol Elkartearen inguruan kirol modalitate askotako taldeak bildu ziren. Duela 5 urtea ordea, kirol talde guzti horiek banatzea erabaki zuten, aro berri bati ekiteko. Erabaki horren ondorioz jaio zen Munttarpe eskubaloi taldea, besteak beste.
