
Oiartzungo Udalak bost herribideren konpontze lanak egiteko 134.000 euro inguru inbertituko ditu. Ugaldetxoko Larraburu bidean egiten ari dira obrak orain.

Emendakinak "behar bezala" ez lantzea, eta erregistroan aurkeztu ez izana egotzi dio EH Bilduri udal gobernuak, "horrek eztabaidatzea eta bozkatzea eragotzi du".

Diru laguntza horren helburua, alokairuan bizitzeak 2019an gazteei eragin dizkien gastuei aurre egiten laguntzea da ordainketa bakarraren bidez.

Topaketa antolatu dute Orereta Ikastolak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bihar Lau Haizetararen egoitzan.

Astearte arratsaldean anbulatoriora hurbil daitezke odola eman nahi duten orok. Urrian egindako odol ematean 57 lagunek eman zuten urre likidoa.

Kritiko azaldu da koalizio subiranista bi arrazoirengatik: gobernu taldeak negoziaziorako eta beraz, adostasunera heltzeko jarrerarik ez duelako erakutsi, batetik; aurrekontua handiagoa bada ere, herritarren ongizateari edota genero berdintasunari begirako diru zatiak murriztu dituelako gobernu taldeak, bestetik.

Giza Eskubideen Aldeko Jardunaldien bosgarren ekinaldia egiten ari dira eta bihar amaituko da. Bidean, Juanmi Gutierrez omendu dute.

Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak tailerra antolatu dute larunbat goizerako. Peio Irigoien txistulariaren laguntza izango dute.

Momentuz, 40. urteurrenari begira egin duten logoa zabaldu dute. Horrekin batera, mahai ingurua, aldizkaria, ekitaldia eta bazkaria ere iragarri dituzte baina horiek baino askoz ere gehiago antolatu dituzte.

Allerru historikoa eta Munttarpe eskubaloi taldeen iragana eta oraina jasoko ditu 2020ko Lezoko egutegiak. Bihartik aurrera eskuragarri izango dira udal bulegoetan eta liburu azokan.

Txost eta Avenir de Bizanos taldeek neurtuko dituzte indarrak, nor baino nor, Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako Bigarren Mailako partidan.

Esmalteriako eraikina berritzen aritu da udan Orereta Ikastola. Lanak amaituta eta eraikinari neurria hartuta, Esmalteria Berria inauguratuko dute igandean 11:00etan.

Libera proiektuarekin bat egin du Fanderiako Errotak (Ibaiaren Etxeak) eta igandean 09:30ean Fanderiako Errotan hitzordua eginda, autoan abiatuko dira Añarbeko basora hondakinak biltzera.

Ander Goenaga surf egokituko kirolaria, Alex Gonzalez Freestyle kirolaria, Julen Mugika Eskubaloi jokalaria, Elena Perez igerilaria, Aritz Bagues txirrindularia eta Maialen Etxarte mahai tenis jokalaria saritu dituzte.

Abenduaren 30 eta 31n, nahiz urtarrilaren 2an izango dira saioak, 11:30etik 13:00etara, Bekoerrotan.