Joko garbi partida jokatuko dute igandean, Madalensoron
Txost eta Avenir de Bizanos taldeek neurtuko dituzte indarrak, nor baino nor, Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako Bigarren Mailako partidan.
Txost pilota elkarteko joko garbi taldeak partida du datorren igandean. Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako Bigarren Mailako partida jokatuko dute Avenir de Bizanos taldearen kontra. Taldea biarnesa izan arren —Bizanos Paue ondoan dago—, Euskal Herriko ligan aritzen da.
Partida Madalensoron jokatuko dute, 11:00etan hasita.
